XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezkioga'ra Mari-Tere?

Etzeuden bertan-berakoak hau neskatxa aiexek automobillean beren buruak tajutu-eziñik.

Aien gelditu-eziña; aien buruari ikutu-bearra aien....

Ama-Birjiña ikusteko irrikatzen zeuden nunbait.

Baño, beren buruak ere ez zituzten izkutuan eramateko.

-¿Ezkioga'ra, Mari Tere? Batentzat lekua badegu...

Mari Tere'k, goitik bera soñari oso-osoan begiratu ondoren: - Jantzita ba'nengo....

Egia zan: etzegoen jantzita... oso beintzat.

Beso-makillak, gorri; ta gañetikoan ligerita, ligerita zegoan.

Paseora zijoan.

Illunabarra zan, apalosteko paseora, ta besomakillak gorri zituala, ta gañerakoan ere ligerita, ligerita....

Ez, etzegoen Mari Tere Ama Birjiñaren aurrean azaltzeko tajuzko neskatxa Ama Sortzez Garbia agertu ba'litzaio... ¿zer egin? Beso makilla aiek nun gorde?.

Baña, ta Ama Birjiñaren aurrerako egoki ez, ta Jaungoikoaren aurrerako, bai?.

Eta toki guzietan dago Jaungoikoa.

Eta Jaungoikoak dan guztia ikusten du, baita gure gogorapenak ere.

Kristau ikasbidea aiztu, nunbait....

Eta Ama Birjiñak, agertuta jazkera lotsagarri arregaz etzaituala bein ere ikusi nai esango ba'lizu, geiago orrela aterako ote ziñake?.

Ez noski.

Ba, Ama Birjiña baño geiago danak esan dizu ori, argi, garbi ta gogor esan ere.

Emakumeak dituan doaietan ederrenetako bat lotsa da.

Lotsa ez da zakelean zaitzekoa, noski; baño badirudi beso edo kolkoak irikitzean, oiexetatik-edo iges egiten duala; beintzat oiek askatzen diranetik oso gutxi irauten du lotsak.

Emakumearen edergailurik bikañenetakoa ere lotsa da.

Neskatxa lotsatia ederra ta maitagarria beti, begiak bete bete egiten ditu, biotzak bereganatuaz.

Neska lotsagabea baño izaki zaztar, iguingarriagorik berriz ez da.

Eta, gezurra dirudi, lotsati bear luketen neskatxarik askok begi-biotzak berenganatu-naiez lotsa galdu....

Eta lotsa galdu duan neskak garbi ezin iraun; lotsa bai-da garbiyaren esirik bikañena.

Zaindu lotsa, Maria'ren Alaba'k, zaindu lotsa.

GOIKO INTZA'tik.